txokolatezko hizka-mizkak


PODCASTA
2010/05/19, 12:00
Filed under: Uncategorized | Laburpen-hitzak: , ,

Hona hemen Euskal Herria Lau Haizeetara programari buruz eginiko podcast txikia.

Entzuteko, egin klik hemen.

[AUDIO <embed src="http://euskaltube.com/addons/audio/player/player.swf" quality="high" width="290" height="24" name="mp3player" type="application/x-shockwave-flash" pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" flashvars="width=290&height=24&autostart=no&bg=0x000000&leftbg=0xFFBF00&border=0xFFBF00&text=0x333333&soundFile=http://euskaltube.com/uploads/audio/gsvBcYnIPrBq5fYYDOCA.mp3"></embed><br/><small><a href="http://euskaltube.com">euskaltube.com audioak</a> | Izenburua: <a href="http://euskaltube.com/play_audio.php?audio=1648">euskal herria lau haizeetara</a> | Erabiltzailea: <a href="http://euskaltube.com/memberprofile.php?uid=2859">elixagi</a></small>|TITLES=euskal herria lau haizeetara |WIDTH=480]



pin pan pun!
2010/04/29, 9:51
Filed under: Uncategorized | Laburpen-hitzak: , , , , ,

A ze sustoa, pixa ere ezin ote dugu lasai egin? Beno kanpora aterako naiz, ez zer den zalaparta hau.

Nor dira oihuka mintzo direnak? “ez atera geletatik!”. Bahiketa bat? Ez nuen uste bizitza unibertsitarioa hain beldurgarria izan zitekeenik. Baina beno, norbaiti abisua eman beharko diot, hemen begira alferrik nago eta. Beno lehenik eta behin, 112, Ertzantzak jakin dezala. Baina zer arraio, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz, albisteak nola idatzi behar ditudan ikasten dugu.

Aldizkari bat ere egin dugu, ez oso txukuna baina beno, zerbait egin dugula esan beharko dugu, zertxobait ikasi dugula. Badut munduari hemengo berri emateko modua. Inor hemen nagoela ohartu baino lehen mugitu beharko dut.

Blogean idazten hasiko banintz, hainbeste denbora pasako nuke, Tuentian sortu dezaket ekitaldiren bat, eta egoeran ere idatz dezaket. Horrela hemendik kanpo daudenak ohartuko dira zer ari den gertatzen. Twitter erabiliko banu ez litzateke berria asko zabalduko. Ditudan kontaktu guztiak ikaskideenak dira eta denak bahituta daude. Gainera badakit eurek ere ez dutela twitter asko erabiltzen.

Beno beraz, ekitaldia sortuko dut Tuenti bidez, kontaktu gehiago ditut, eta ziur norbait konektatuta dagoela. Kito, bidalita. Oraindik ez da inor komunera etorri, baina irtetea ere arriskutsua izan liteke. Eta Ertantza? Non dira ba, beste zerbait denean azkarrago mugitzen dira horiek ere.

Azkenean, “lasai” egon naiz komunean, inor ez da sartu eta bitarte horretan, Facebooka ere baliatu dut. Ez dakit inor askorik ohartu den nire oharraz baina ni saiatu naiz.

Eli Agirre



Goiena.net, Iban Aranzabal
2010/04/22, 12:28
Filed under: Uncategorized | Laburpen-hitzak: , , , , , ,

Atzokoan gurekin Iban Aranzabal izan genuen. Elgetako mutil honek Goiena.net-en egiten du lan eta hedabide horri buruzko hitz egin zigun. Hitzaldian batez ere, komunitateen indarraz eta beharraz aritu zen. Horretaz geroago arituko gara ordea, aurrenik Goienari buruzko datu batzuk aipatu nahi ditut eta.

Goiena.net euskara hutsean egiten da, egunero 2.400 bisita jasotzen dituzte, horietako asko blogetatik datoz, blogez gain ordea agurren tartea iragarki sailkatuak… ere hartzen ditu bere baitan Goienak. Bisita kopuruari buruz aritu zenean, esan zigun ez dela jende euskalduna soilik bisitari, izan ere Debagoieneko albisteen jarraipen etengabea egiten duen hedabide bakarra da interneten.

Ekarritako aurkezpenean bere hainbat lankideri egindako grabazioak zeuden, eta guztiek aipatu zuten komunitate hitza. Aurrenak Danbaka.com-ri buruz hitz egin zuen, bertan blogak eta musika nagusitzen dira, eta erabiltzaileen artean komunitate bat sortzen dela azaldu zuen. Tokiko.tv-ri buruz ere aritu zen, oraingoan Jon Berezibar, webgune honek telebista internet bidez ikusteko aukera eskaintzen du. Euskal Herriko tokiko telebistek bertan jartzen dituzte edukiak ikusgai, horrela nahi ditugun edukiak nahi dugunean ikusteko aukera dugu. Tokiko.tv-k ez du , ordea, edukirik zuzenean emititzen.

Komunitateei bezala, garrantzia eman zion hedabide anitzak egiteari, alderdi politikoei erreparatuz, ikastetxe publiko edo pribatuei erreparatuz, enpresei erreparatuz… horrela alde guztietako jendearentzat eginiko produktu bat eskainiko da. Audientzia lortzeko modu bat da aniztasunarena, baita sinesgarria izateko ere.

Hitzaldi interesgarria iruditu zait, dinamikoa, eta parte hartzeko aukera ere izan genuen jokoen bidez. Erraz jarraitzen zen eta esan zuena ere baliogarria izan zen.

Eli Agirre



Ni googlen
2010/04/21, 8:40
Filed under: Uncategorized | Laburpen-hitzak: , , ,

Googlen sartu eta nire izen abizenak idatzi ditut. Aurrenekoan “Informazio Konpetentziak…” ageri da, hau da, aurreneko lauhilekoan egin genuen blogaren emaitzak jaso ditut. Lehenengo orrialdean, blogeko ekarpenak, Facebookeko orria eta nire bigarren blogeko emaitzak ageri dira, “Txokolatezko hizka-mizkak”.

Ni ez naizen beste Eli Agirre askoren emaitzak ere atera zaizkit, margoen erakusketa, Facebookeko beste erabiltzaile bat …

Esan bezala eskolan sortutako blogetako ekarpenak dira gehienbat niri dagozkidanak. Lehen lauhilekoan, egiten genituen lan guztiak, datu baseak aztertu, irudi bilaketak egin … blogean txertatzen genituen; bigarrengoan artikuluak idazten ditugu, eta hauek ere blogean sartzen. Gelakideen blogak ere ageri dira, izan ere noizbait aipatu izan ditugu besteen blogak ere gure blogetan.

Bestalde, Euskal Dendak idatzitako zerbait ere aurkitu dut niri buruz, izan ere, zozketa batean asteburu bat Durangon igarotzeko saria irabazi nuen duela gutxi.

Aitor Zuberogoitia irakaslearen blogaren emaitza ere jaso dut, izan ere bertan jarri ohi zituen taldeak, aurkezpenak egiteko datak …

Facebookari dagokionez, ez da nire profila soilik agertzen, nire lagunena ere bai. Horrela beren lagunen artean nork naukan jakin daiteke.

Guztira 9 orrialde ateratzen dira bilatzailean “Eli Agirre”  idatzita. Guztiak nirekin zerikusirik izan ez arren, asko dira nirekin lotutako zerbait kontatzen dutenak.

Hala eta guztiz ere, norbaitek niri buruz zerbait jakin nahi badu, emaitza horiekin ezer askorik ez duela aterako iruditzen zait. Gehienez ere, Ikus-entzunezko komunikazio ikasten ari naizela, Azpeitikoa naizela, asteburu pasa joango naizela Durangora … Hortik aurrera oso gutxi. Ez dute nire helbiderik lortuko, ezta nire familiaren berririk ere.

Eli Agirre



EGUNKARIA AUZIAZ
2010/04/15, 9:41
Filed under: Uncategorized | Laburpen-hitzak: , , , , ,

Egunkaria auziaz asko hitz egin da, iritzi asko eman dira, gezur asko esan dira.

Denek zuten iritzia, denek arrazoia. Herriak eraso horri gogor erantzun dio bai une hartan bertan baita gerora 7 urte luzez ere. Irakurritako testuetan-Javier Vizcaino eta Luistxo Fernandezenak-, argi ikusten da hedabide batzuek edo hobeto esanda, kazetari batzuek zein iritzi duten euskaldunekiko, ez soilik atxilotutako batzuekiko.

“Atxilotu badute zerbaitegatik izango da.” Kontrakoa frogatu den arte. Orain beren hitzak irentsiko ote dituzte, hala beren burugogorrean jarraituko dute?

Ez zait politikaz hitz egitea gustatzen, ez dut ulertzen. Gure herrian ordea beti da hizpide, beti da arazoetarako arrazoia. Dena da polita, dena ederra, baina zein egoeratan bizi da herri hau? Izan ere, hitz egin, gehiegi hitz egiten da.

Hizkuntza bat badugu, geure herriaren nortasun, euskaldunon ezaugarri. Eskubide bat dugu, izan behar genuke, hizkuntza hori inongo arazorik gabe erabiltzea. Egunkari bat euskaraz, “Euskaldunon Egunkaria” euskara hutsez, hango eta hemengo berriak neure hizkuntzan.

Baina batzuen ikusiezinak eta besteen ezinikusiak herri honi kalte egin diote. Ez zuten egunkari bat itxi, aho asko itxi zituzten, belarri asko. Torturak jasan zituztenek ez dituzte sekula urte hauek ahaztuko, ezta beste askok ere. Kaltea eginda dago.

Justiziak funtzionatzen duela? Nahi dutenean. Irabazi dugula? Oraindik ez. Asko garela? Gehiago nahi. Aske garela? Asko falta da.

Eli Agirre



internet eta euskara sustatuz
2010/03/25, 14:48
Filed under: Uncategorized | Laburpen-hitzak: , , , ,

Sustatu.com 2001eko azaroan sortu zen proiektu berritzaile moduan eta internauta euskaldunen erreferentzia bezala. Garai hartan modan zegoen teknologia berrien aurka jotzea eta Sustatu.com-ek horri aurka egin nahi izan zion. Bere helburua, informatzea eta aisialdirako tresna izatea zen, euskaraz oraindik hutsunea baitzegoen, hala ere, gaur egun horrelako gune gehiago martxan egon arren, ez du gaurkotasunik galdu.

Ez du bilakaera  handirik izan, diseinuan aldaketaren bat edo beste, betiere oso tentuz. Lehen testuz osatua zen soilik, bideoak eta argazkiak sartzea oso konplikatua zelako, gaur egun ordea, bideo eta argazkiak ere aurki daitezke bertan. Orain dituen berrikuntzak sare-sozialetan barneratzea da, Twitter eta Facebook-en murgildu baitira, eta Sustatura datorren trafikoaren %10a bertatik sartzen da.

Egunean 2.000-2.500 bisitari inguru izaten ditu webgune honek eta Luistxo Fernandezek dioenez, langileak, bulegoko jendea da gehienbat erabiltzen duena, denbora galtzeko tresna bezala definitu du berak, izan ere, asteburuetan bisitak erdira jaisten baitira.

Bertan hizpide interneteko folklorea, bitxikeriak eta euskara eta interneten artako konfluentzia dira batik bat, eta normalean edukiak erabiltzaileek beraiek igotako moduan argitaratzen dira. Luistxok ez du gogoko sustatu.com-en  kazetarien lanarekin alderatzea, berak dioenez, blog bat da eta ez du zerikusirik egunkari digitalekin, nahiz eta jendearen ikuspegiak horrelakoak izan sarri. Edukiak ez daude ataletan banatuta, denak dira noizbait portada, egunkari batean ez bezala.

Oso webgune interesgarria iruditzen zait, informatzeko modu berri bat dakar, bai albiste serioak eta baita bitxikeriak ere sartzen ditu. Denetik aurki dezakezu bertan eta jendearen parte-hartzeaz osatuta dago eta horrek Web 2.0 bultzatzen du. Euskararen inguruan egiten duen lana ere txalogarria da.

Eli Agirre



morroilorik seguruena
2010/03/24, 9:30
Filed under: Uncategorized | Laburpen-hitzak: , ,

Oraingo honetan interneten geure burua babesteko aholku batzuk jaso ditugu artikulu honetan; Gaur egun interneten sortzen ditugun kontu mordoa dela eta, guztiei jarri behar dizkiegu pasahitzak eta gero guztiekin gogoratu behar dugu.


Artikuluak dioena oso erabilgarria iruditzen zait, baina aholku guztiak jarraitzea zaila egingo litzaidake, izan ere, hainbeste ikur, zenbaki eta letra erabili behar banitu dudan kontu bakoitzerako, orduan bai ez nukeela lortuko inon sartzerik! Bakoitzarekin lotutako esaldiak laburtzeena ondo etor liteke baina, gero horietan ikurrak eta zenbakiak tartekatzean arazo gehiago etor litezke.
Normalean, ditudan kontuetan antzeko pasahitzak erabiltzen ditut, erraz gogoratzekoak, eta elkarren artean konbinazioak egiten ditut, betiere asko konplikatu gabe. Hasieran pasahitz desberdinak erabiltzen nituen, betiere hitz errazak, baina hala ere nahastu egiten nintzen kontu bakoitzekoa zein ote zen asmatzeko, orain aldiz, ez naiz hainbeste nahasten.
Artikulua, lehen esan bezala, interesgarria iruditu zait, gainera, uste dut bertako aholkuren batzuk jarraituko ditudala eta pasahitzen bat edo beste aldatuko dudala. Baina, halere, ez dut ziurtatzen erosoago sentituko naizenik.

Eli Agirre



PRIBATUA PUBLIKO EGITEAN…
2010/03/18, 13:14
Filed under: Uncategorized | Laburpen-hitzak: , , , ,

Irakurritako artikulu hauetan, bakoitzaren pribatutasuna eta iritzi askatasuna jorratzen dira. Aurrenekoan telebistako aurkezle batek estortsioa pairatu du bigarrena aldiz bere blogean idatzitakoagatik bere partidu politikotik bota dute.

Aurreneko artikuluko protagonistak, David Lettermanek, berak publikoki aitortu zituen eginiko gauzak, bere taldeko neskekin sexu harremanak izatea, horregatik estortsioa jasan zuela esanez; dirurik ez zion eman estortsiogileari, baina bere pribatutasuna publiko egin zuen. Bere jarraitzaileek ez zuten aintzat hartu gertaturikoa baina orain bere emazteagandik banantzekotan da. Azken finean kalteak eragin dizkio bere jarrerak.

Bigarrengo artikuluaren kasuan, protagonistak bere partidu politikoarekiko desadostasuna adierazi zuen bere blogaren bitartez. Bere pentsamoldea  publiko egin izanagatik kalera bota zuten.

Lehenengo kasuari buruz hausnartuz, honako ondorioak atera nitzake, publikoki ezaguna den norbaiti ez die hainbeste erasaten bere ekintzek, baina etxean, familia arrunt bat denean, beste guztiak bezalaxe funtzionatzen du.

Bigarren kasuari buruz, esan nezake iritzi askatasuna murriztuta geratu dela. Pertsona bakoitza desberdina den bezala, pentsaera ere desberdina du. Talde berean bat eginda egon arren, ez dute zertan berdin pentsatu kide guztiek, helburu orokor baten atzetik ibili arren ez dago bide berdinetan pentsatu beharrik.



orgasmo bat
2010/03/18, 9:53
Filed under: Uncategorized

Ikasgelan gertaera zehatz batzuei buruz hitz egin genuen, nola neskato batek bere irudi batzuk grabatu zituen eta mugikorra galdu zuenean irudi horiek herri guztian zehar zabaldu ziren. Gertaera horrek neskari berari kalte latzak ekarri zizkion eta baita irudiak zabaldu zituenari ere.

Saio honen helburua ez zen gertaerak aztertzea ordea, teknologia berriek duten eragina eta berauen erabileraz hausnarketa egitea baizik. Uste dut ikasgelan ez genuela helburu hori oso ondo ulertu edo ez genuen bete behintzat. Istorio horretako protagonistak epaitu eta errudunak bilatu besterik ez ganuen egin, hala ere uste dut baduela zentzu apur bat egin genuenak, izan ere, mugikor bat ez da gai bere kabuz irudi batzuk grabatu eta ondoren horiek zabaltzeko.

Gure jarrera, gaur egungo gizartearen morbo nahia edo gosea eta ekintzen ondorioetan ez pentsatzea dira gertaera hauetako osagai nagusiak. Neskak ez zuen inongo asmo txarrekin grabatu bideoa, zabaldu zutenek ere ez zuten ondorioetan pentsatu, baina teknologiaren azkartasuna aprobetxatu zuten bi aldeek, eta ondorioak latzak izan ziren.

Kasu honetan bidea mugikorra izan zen, baina berdin izan zitekeen Internet ere. Tuenti, Twitter, Facebook, Fotolog … guztiok erabili ohi ditugu normaltasun osoz, inongo albo-ondoriorekin pentsatu gabe, baina, azken finean gure intimitatea eta pribatutasuna dago jokoan. Hortaz ez konturatzea da gure akatsik handiena. Horrelako gertaerak sarri gertatu dira, eta ez dute horrelako oihartzunik izan, herri bakoitzean, ordea, zabaldu dira eta horietatik biktimak atera direla esan beharra dago.

Guk aztertutako kasuan beste herrialde batera joan behar izan zuela dio, hori testua aldaketekin zegoelako esaten da, baina badaude psikologoen laguntza behar izan dutenen kasuak ere.

Beraz,badakizu, zaindu zeure burua, zaindu zure intimitatea eta pribatutasuna!

Eli Agirre



HUHEZIKO KOMUNIKALDIAK
2010/03/18, 9:21
Filed under: Uncategorized

Huheziko komunikaldietan hainbat gonbidatu izan genituen; batetik, Ruben Sanchezek hitzaldia eman zigun, bigarren saioan, mahai ingurua izan genuen Gonzalo Martin, Ruben Sanchez eta  Philippe Dominguezen eskutik, hau gazteleraz izan zen eta arratsaldeko saioan bigarren mahai ingurua , oraingoan euskaraz, Iban Aranzabal, Jexux Mari Irazu eta Iñako Galarragak eskainita.

Komunikaldiak Interneteko telebistari buruzkoak izan ziren, eta lehen aipaturiko gonbidatu guztiak gai horretan adituak ziren eta beraien esperientziak eta ibilbideak azaldu zizkiguten.

Gaur egun ordea, ez da telebista konpainiek eginikoa soilik interneten dagoena, etxean ekoitzitako produktu asko argitaratzeko tresna aproposa baita Internet. Modu merke eta praktikoa da jendeari zuzenean zure produktu propioak saltzeko eta zure talentua azaleratzeko.

Askotan gertatu izan da etxean bertan grabatutako irudiek telebistako produktuek baino arrakasta handiagoa izatea, hori dela eta, hizlariek geure produktuak Internetera igotzera animatu gintuzten; hortik lan batzuetarako enkarguak edo eskaintzak jasotzeko aukera suerta baitaiteke.

Gainera Internetek jendearen parte hartzea bultzatzen du, horrela jendeak iruzkinak egin ditzake bideoaren segundo zehatzetan edo bestelako moduren batean.  Komunikaldiei buruzko nire iritzia emateko, esan beharra daukat ez naizela beste inongo komunikaldietan egon, beraz, ez dut alderatzeko inongo erreferentziarik, hala ere, nahiko astuna egin zitzaidala aitortu behar dut, eta ez nintzen guztiz adi egon horregatik. Bestalde saio parte-hartzaileagoak espero nituen, dinamikoagoak. Hein batean horregatik ere galdu nuen arreta.

Eli Agirre




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.